XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4 - MULTZO ETA AZPI-MULTZO 4.1.- Gogoan har dezagun berriro lehenengo ikaskaian aipatu genuen I multzoa (hemen ezkerretan birmarraztua); alegia, Jakes doan ikastolako ikasleena.

Orain badakigu multzo hori era honetara ere aurkez daitekeela: I = {Jakes, Jon, Mikel, Andoni, Marta, Mirentxu, Markox}.

Alegia, banaketaz, elementuak banan-banan emanez.

Ikastola horretan, ikus daitekeenez, bada neskatorik eta bada mutikorik ere.

Berez ditzagun mutikoak: Jakes, Jon, Mikel, Andoni eta Markox.

Eta berez ditzagun orain neskatoak: Marta eta Mirentxu.

Mutikoek, beraz, multzo bat osatzen dutela esan dezakegu; M multzoa, esate baterako: M = {Jakes, Jon, Mikel, Andoni, Markox}.